Battersea parkea
Battersea parkea | |
---|---|
Battersea Park | |
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Wandsworth |
Ur-masa | Tamesis |
Koordenatuak | 51°28′45″N 0°09′26″W / 51.4793°N 0.1573°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1858 |
Kudeatzailea | Wandsworth London Borough Council |
Arkitektura | |
Azalera | 200 acre |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000283 |
Webgune ofiziala | |
Battersea parkea (ingelesez: Battersea Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da. Wandsworth udalerriko Battersea auzoan kokaturik dago, Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Battersea fields izenarekin ezagutzen zen XIX mendean eta dueloak egiteko toki ezaguna zen. 1846an bertako bikarioak eta Thomas Cubittek 320 akre erosi eta hauetako 198 parke bihurtu zuten, 1858an ateak ireki zituena. James Pennethornek diseinatu zuen.
1864 urtean Football Association-ek ezarritako arauekin jokaturiko lehen partida bertan izan zen. Ordutik aurrera Wanderers F.C. talde amateurraren zelaia izan zen. Talde honek lehenengo Ingalaterrako Futbol Kopa irabazi zuen 1872an.
Bigarren Mundu Gerran Londres aire erasoetatik babesteko armak ezarri ziren bertan.
1951 urtean parkearen iparraldean "plazerraren lorategiak" eraiki ziren, Britainiako Jaialdiaren ospakizunen barnean. Beste elementu ezagun batzuk Guinness erlojua, Bakearen pagoda eta Far Tottering and Oyster Creek Branch Railway trenbide maketa dira.
Kirol baliabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tenis pistak
- Futbol zelaiak
- Kriket kantxak
- Korrika egiteko ibilbideak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lorategi azpitropikalak.
-
Parkea.
-
Aintzira.
-
Guinness erlojua.
-
Bakearen pagoda.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tren geltokiak:
- Battersea Park (Southern trenbidea)
- Queenstown Road (Southern trenbidea)